Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ibarrangelu
2008ko irailak 8, Astelehena

Azken ordukoak

2008-07-24 | 11:22:11

Bonsai erakusketa dago ikusgai Ibarrangeluko kultur etxean

Guztira hogeita bost arbola txiki lortu dituzte

Ibarrangeluko kultur etxeak bonsai erakusketa antolatu du. Erakusketa ikusgai izango da uztailaren 27ra arte eta 17:00etatik 22:00etara bisitatu daiteke.

Ez du erantzunik

2008-07-21 | 17:35:51

Akordarrek Juan Telletxea omendu dute

Ehun bat lagun izan ziren domekan Akordako plazan

Akordako auzoak omenaldia egin zion domekan ‘Bou Nabarra’ ontziko marinel izandako Juan Telletxeari. Ekitaldian Telletxearen eta orokorrean‘Bou Nabarra’ atunontzian borrokatu ziren marinelen omenezko eskultura inauguratu zuten.

Ez du erantzunik

Juan Telletxea omenduko dute domekan Ibarrangelun

2008-07-17 | 16:26:38

Juan Telletxea omenduko dute domekan Ibarrangelun

'Bou Nabarra' ontziko marinelak Matxitxakoko batailan borrokatu zen

Domekan Juan Telletxea marinela ohiari omenaldia egingo diote Ibarrangeluko Akorda auzoan. 13:30ean hasiko den ekitaldian marinelaren omenezko eskultura inauguratuko dute. Telletxea 'Bou Nabarra' ontziko kideetatik bizirik dagoen bakarra da.

Ez du erantzunik

2008-07-16 | 13:26:12

EAEko PPk zuzendaritza berria aurkeztu du Gametxon

Ibarretxek sustatutako herri kontsulta izan du hizpide Antonio Basagoitik

Joan den astean konpromisarioek euren babesa eman ostean, gaur goizean EAEko zuzendaritza berria aurkeztu du PPk. Gametxon egin dute aurkezpena, Antonio Basagoiti buru zutela. Iragarri dutenez, hainbat herritan egingo dituzte aurkezpen ekitaldiak. Gaurkoan, Juan Jose Ibarretxek sustatutako herri kontsulta izan du hizpide Basagoitik.

Ez du erantzunik

2008-06-30 | 18:01:51

Berrogeita hamar surfista izan ziren Lagako Ikastxiki txapelketan

Zarauztarrek maila bikaina erakutsi zuten eta hiru mailatan irabazi zuten

Bizkaiko Surf Federazioak Ikastxiki eskola zirkuituko bigarren lehiaketa egin zuen asteburuan Lagako hondartzan. Hamar eta hamasei urte bitarteko surfistak lau maila desberdinetan lehiatu ziren. Alex Iriondo, Roberto Letamendia eta Axel Eizmendi zarauztarrek benjaminen, infantilen eta kadeteen mailatan irabazi zuten, hurrenez hurren. Koldo Guillen getxotarrak, ordea, hamabi urtetik beherakoa irabazi zuen.

Ez du erantzunik

2008-06-24 | 16:41:07

Toponimiari buruzko hitzaldia izango da bihar Kultur Etxean

Nerea Goiria eta Iratxe Elizondo euskal filologoek herriko txokoen izenak aztertu dituzte

Nerea Goiria eta Iratxe Elizondo euskal filologoek Ibarrangeluko toponimiari buruzko hitzaldia emango dute bihar 19:00etan Ibarrangeluko Kultur Etxean. Haiekin batera, Euskaltzaindiako onomastitako batzordeko kidea den Iratxe Lasa izango da herriko baserri, solo, iturri eta abarren izenak aztertzen. Ekitaldian herriko Kultura Batzordeak ikerlarien azalpena laguntzeko prestatu duen erreportaia izango da ikusgai.

Ez du erantzunik

2008-06-20 | 11:14:08

Ikastxiki surf txapelketan izena emateko epea zabaldu dute

16 urtetik beherako surflariak Lagan izango da ekainaren 28an eta 29an

Ikastxiki eskola surf zirkutua Lagako hondartzara helduko da ekainaren 28an eta 29an. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako txapelketan parte hartzeko epea zabaldu dute dagoeneko. Izena ematea doakoa da eta Bizkaiko surf federazioan edota federatuta dauden ikastetxetan egin daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, apuntatzeko baldintza bakarra eskola kirol lizentzia eguneratua izatea da.

Ez du erantzunik

2008-05-01 | 12:28:08

Aurrera egin du EAJren mozioak, Arrasateko atentatua gaitzestuz Udalak

Armenduk ez zuen bozkarik eman mozioa "politikoa" dela argudiatuz

Joan den astelehenean osoko bilkura izan zen Ibarrangelun. EAJren udal taldeak Arrasateko atentatua gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen eta proposamenak aurrera egin zuen. Izan ere, Armendu herri plataformak ez zuen bozkarik eman nahi izan, "estrategia politikoetan sartu gura ez" duela argudiatuz. Leire Saitua zinegotzi independentea ere abstenitu egin zen, puntuetako batzuen alde egon arren. Beraz, EAJren hiru zinegotzien bozkekin egin zuen aurrera mozioak.

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.