Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ibarrangelu
2008ko irailak 8, Astelehena

2008-01-30 | 10:25:16

Ume jaioberri bakoitzeko 300 euroko laguntza emango du Udalak

2008ko urtarrilaren 1a baino beranduago jaiotakoen gurasoek jasoko dute

Ibarrangeluko Udalak ume jaioberrien zein adoptatutakoen gurasoei 300 euroko laguntza emango die aurrerantzean. Hala onartu zuten urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran eta jaiotzen kopurua handitzea du helburu neurriak. Laguntza hori hartzeko bi baldintza zehaztu dituzte. Lehena, gurasoetako bat Ibarrangelun erroldatuta egotea umea jaio baino urte bat lehenago. Bigarrena, umea Ibarrangelun erroldatuta egotea gutxienez bost urte bete arte. 2008ko urtarrilaren 1a baino beranduago jaiotakoen gurasoek jasoko dute

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.