
2008-04-09 | 16:02:16
Udalak 1.500 euroko diru laguntza emango dio aurten HITZAri
Udalak eta enpresak urtebeteko akordioa sinatu dute, eta alde biek erabakita berau luzatu ahal izango da
Ibarrangeluko Udalak 2008an Busturialdeko Hitza egunkaria diruz laguntzea erabaki du, eta horretarako 1.500 euro bideratuko ditu. 1.200 euroko diru laguntza zuzena emateaz gain, 300 euro harpidetzak egitera bideratuko dituzte.
Atzo goizean sinatu zuten lankidetza akordioa Ibarrangeluko udaletxean Jesus Mari Ziluaga alkateak eta Oihana Cabello Hitzaren zuzendariak.
Urtebeteko hitzarmena da, baina alde biak hala erabakiz gero berau luzatzeko aukera egongo da.
Udalbatzak aurtengo urtarrilean adostu zuen Hitza diruz laguntzea. Lehenago, 2007an, 300 euro Udal zerbitzuetarako harpidetzak egitera bideratu zituzten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.