
2008-05-01 | 12:28:26
Armendu taldearen adierazpena
Berez, heriotz baten kontrako mozioa aurkeztea, harrigarria izan beharko litzateke; izan ere, ez dugu uste herrian inor egongo denik heriotz honen alde ezta beste batzuen alde ere. Ez dugu uste, era berean, inor ez dagoenik Euskal Herrian bakea nagusitzearen alde. Gauzak honela, ez dugu adierazi nahi zuen mozioarekiko ez adostasuna, ezta ezadostasuna ere. Inork ez gaitu egokituko politikoki hemen edo han. Gu geu gara gure lekua zein den esango dugunak, geure berbekin eta geure ekintzekin Ibarrangelun. Hain zuzen ere, gure taldea ezaugarri munizipala daukan talde legez aurkeztu zen hauteskundeetara, gure programak herritarrez eta beren ardurez bakarrik berba egiten zuen. Beraz, gure konpromisoa Ibarrangelun hasi eta Ibarrangelun amaitzen da. Gure konpromisoarekin jarraituz, lehenago ere ez ditugu baloratu ezta mahaigaineratu beste proposamen batzuk, zuek aurkezten duzuena bezain errespetagarriak izan arren. Beraz, gure asmoa gai hauei buruz, orain arte izandakoa da. Ez gara sartuko, eta ez dugu parte hartuko mota honetako botazioetan. Honek teknikoki sala honetatik irten beharra eskatzen duelez eta ez dugulez zirkorik egin nahi, abstenitu egingo gara.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.