
2008-06-20 | 11:14:08
Ikastxiki surf txapelketan izena emateko epea zabaldu dute
16 urtetik beherako surflariak Lagan izango da ekainaren 28an eta 29an
Ikastxiki eskola surf zirkutua Lagako hondartzara helduko da ekainaren 28an eta 29an. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako txapelketan parte hartzeko epea zabaldu dute dagoeneko. Izena ematea doakoa da eta Bizkaiko surf federazioan edota federatuta dauden ikastetxetan egin daiteke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, apuntatzeko baldintza bakarra eskola kirol lizentzia eguneratua izatea da.
Zirkuituak Donostiako Zurriola, Ibarrangeluko Laga, Zierbenako La Arena eta Zarautzeko hondartza bisitatzen ditu urtero. Bizkaiko Surf Federazioaren arduraduna den Floren Islak azaldu duenez, "txapelketak izaera didaktikoa dauka eta umeak ingurumenaren zainketan hezitzea da gure helburua".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.