
2008-07-16 | 13:26:12
EAEko PPk zuzendaritza berria aurkeztu du Gametxon
Ibarretxek sustatutako herri kontsulta izan du hizpide Antonio Basagoitik
Joan den astean konpromisarioek euren babesa eman ostean, gaur goizean EAEko zuzendaritza berria aurkeztu du PPk. Gametxon egin dute aurkezpena, Antonio Basagoiti buru zutela. Iragarri dutenez, hainbat herritan egingo dituzte aurkezpen ekitaldiak. Gaurkoan, Juan Jose Ibarretxek sustatutako herri kontsulta izan du hizpide Basagoitik.
Bere ustez, lehendakariaren helburua "independentzia lortzea" da. Kontsentsua eta beste gobernu bat behar direla gaineratu du Basagoitik. "Mezu baikorra zabaldu nahi dugu eta egoera hau aldatzeko ahaleginak egingo ditu PPk. Hau aldatzeko aukerak badirelako eta, azken finean, Espainiarekin hobeto gaude".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.