Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ibarrangelu
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-09-05;Ura garbitzeko azken belaunaldiko teknologia. Ibarrangelu Gaur egungo teknologiarekin lor daitekeen kalitate gorena du Laidako araztegian garbitutako urak.

Ura garbitzeko azken belaunaldiko teknologia

Ibarrangelu Gaur egungo teknologiarekin lor daitekeen kalitate gorena du Laidako araztegian garbitutako urak.

Egoitz Atxikallende

Busturialdeko ur partzuergoak 1995ean jarri zuen abian Urdaibaiko ur zikinak biltzeko plana. Egitasmo horren helburu nagusia Urdaibaiko bokalera botatzen diren isurketa guztiak ekiditea eta bertako uraren kalitatea berreskuratzea dira.

Helburu horiek betetzeko bidean, Laidako hondartzan, Arketasen dagoen ur zikinen araztegian, azken belaunaldiko sistema berritzaile bat jarri dute martxan.

Mintz bidezko ultrairagazketa

Joan zen urrian ipini zuten Arketan sistema berria. Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako teknologia barneratu duen lehen araztegia da Laidakoa. Araztegian erabiltzen den teknologia mintz bidezko ultrairagazketa da. Teknika horrek uretan dauden partikula solidoak biltzen ditu mintz porodun baten bidez. Ur zikinak iragazteaz gain, mikroorganismo kaltegarriak ere biltzen ditu. Horrela, lortutako uraren kalitatea teknika arruntekin lortutakoa baino askoz hobea da.

Sistema horri esker Laidako ur zikinen araztegian garbitutako ura hainbat erabilpenerako da egokia; besteak beste, lursailak ureztatzeko.

Aipatutako sistema berritzaileak energia kontsumo oso txikia du. Ez du produktu kimikorik erabiltzen eta ez du ia hondakinik sortzen, Busturialdeko Ur Partzuergoak jakinarazi duenez.

10 urte lanean

1997eta 1998 urteen artean eraiki zuten Laidako ur zikinen araztegia, Arketako nanpinean sortutako ur zikina garbitzeko. Orain arte kanpineko ura biltzeaz gain, Antzorako, Gametxoko eta Kanalako ur zikinak ere bildu ditu.

Urdaibaiko ur zikinak biltzeko plana 2012 urterako buktuta egotea espero du Busturialdeko Ur Partzuergoak. Plan horren arabera, Muxikan hasi eta Lamiaran ur zikinen araztegira eramango dute eskualdeko ur zikin guztia. Lamiaraneko araztegia Bermeo eta Mundaka artean egongo da kokatuta. Proiektu guztia bukatutakoan itsasadarrera isurtzen diren hondakin kutsakor guztiak desagertuko direla adierazi du Busturialdeko Ur Partzuergoak.

Horrela, saneamendu sarea berritzeko hainbat lan egiten ari da Ur Partzuergoa azken urteetan eta eskualdeko herri gehienetan.

Agenda

Hitzaldia

Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.